Txostena
Pobrezia-tasa Euskadin, Nafarroan eta Errioxan bakarrik murriztu da
Erredakzioa
2020/11/25
Espainian, ostera, pobreziak % 8 gora egin du 2008az geroztik, eta erkidego autonomoen arteko desberdintasunak hazi egin dira ia bikoiztu arte.
Pobrezia-tasak behera egin du erkidego gutxi batzuetan, Nafarroa (% -9), Errioxa (% -7) eta Euskadiren (% -2) kasua da, Carmen Herrero (Alacanteko Unibertsitatea) eta Antonio Villar (Pablo de Olavide Sevillako Unibertsitatea) Ekonomia katedradunek egindako txostenaren arabera.
Espainian, ostera, pobreziak % 8 gora egin du 2008tik, eta erkidego autonomoen arteko desberdintasunak hazi egin dira ia bikoiztu arte. Kanariar Uharteetan, Valentzian, Andaluzian eta Aragoin pobreziak hazkunde nabarmena izan du.
Valentziako Ekonomia Ikerketen Institutuak (IVIE) eta Bancaja Fundazioak 'Giza Garapena eta pobrezia Espainian' txostena egin dute.
Kanariar Uharteetan (% 21) pobreziaren gorakadarik handiena izan da, baina atzetik gertu jarraitzen dio Valentziak (% 18). Ondoren Andaluzia (% 16), Aragoi /% 13) eta Katalunia (% 7) azaltzen dira.
2011 eta 2008 urteak alderatuta hiru erkidegok soilik hobetzen dituzte datuak: Nafarroa, Errioxa eta Euskadi.
Horrela, epe luzeko langabezia-tasa (urtebete baino gehiago langabezian) 2006tik 2013ra zazpi aldiz biderkatu da.