Aurreikuspenak
Espainiako langabezia-tasa % 28koa izango da 2014an, ELGEren arabera
Erredakzioa
2013/05/29
2014. urteari begira, orain sei hilabete aurreikusitako datuak ere aldatu ditu ELGEk: hazkundea % 0,4koa izango da, eta ez % 0,5ekoa. Ondorioz, langabezia-tasa % 28koa izatera ailegatuko da.
Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak Espaianiko ekonomiaren inguruko aurreikuspenak zuzendu ditu datozen bi urteetarako. 2014. urtean atzeralditk aterako da Espainia baina, erakunde horren arabera, langabezia-tasa % 28tik gora egongo da.
Seihilero egiten duten txostenaren arabera, Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,7 jaitsiko da 2013. urtean, azaroan aurreikusitakoa baino hiru puntu gehiago. Espainiako Gobernuak (% -1,3) eta Europar Batzordeak (% -1,5) iragarritakoa baino okerragoa izango da aurtengo datua.
2014. urteari begira, orain sei hilabete aurreikusitako datuak ere aldatu ditu ELGEk: hazkundea % 0,4koa izango da, eta ez % 0,5ekoa. Ondorioz, langabezia-tasa % 28koa izatera ailegatuko da.