Itxi

NDFren aurreikuspena

Espainiako langabezia tasa ez da % 26tik jaitsiko 2018ra arte

2014/03/26

Nazioarteko Diru Funtsak egindako aurreikuspenaren arabera, Espainiak ez du defizit helburua beteko 2018a baino lehen, eta soldatak gehiago jaistea proposatu dio Espainiari.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Argazkia: EFE

2018a baino lehen ez da Espainiako langabezia tasa % 26tik jaitsiko, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) egindako azken aurreikuspenen arabera. 2018an, langabezia % 25,3koa izango dela aurreikusi du NDFk.

Apirilean, Espainiako lan merkatuaren gainean egindako aurreikuspenak aldatu ditu Cristina Lagardek zuzentzen duen instituzioak, eta datu ezkorragoak eman ditu orain. 2013. urtearen amaieran % 27,2koa izango omen da langabezia tasa ( %27 apirilean), 2014an % 27koa (apirilean % 26,5) eta % 26,9 2015ean (apirilean % 25,6).

2016an eta 2017an ere langabeziak behera egingo duela iragartzen du Nazioarteko Diru Funtsak, baina oraindik ere % 26tik gorakoa izango da, % 26,6koa 2016eab eta % 26koa 2017an.

Aurreikuspenen arabera, Espainiak ez du Europako Batzordeak ezarritako defizit helburua beteko 2018a baino lehen; hots, bi urte gehiago beharko ditu Europak ezarritako % 3mugatik jaisteko.

Bestalde, langileen kontratazioa handitzea eta soldatak gehiago jaistea proposatu dio Espainiari. Neurri horiez gain, enpresek Gizarte Segurantzari diru gutxiago ordaintzea eta BEZa igotzea eskatu dio.