Krisia Fagorren
Bazkide talde batek 20 milioi eskatu dizkio Fagorri ekarpenengatik
Erredakzioa
2022/11/02
Ordaindu plataforma 200 bat bazkidek osatzen dute, eta 44 milioi euro inguruko borondatezko ekarpena egin dute.
Fagor Etxetresnak-eko bazkide talde batek 20 milioi euro eskatu dizkio enpresari, iraganean egindako borondatezko ekarpenak itzultzeko, Ordaindu plataformak jakitera eman duenez.
200 bat bazkidek osatu dute Ordaindu izeneko plataforma, borondatezko ekarpenen erreskatea eskatzeko. Guztira 44 milioi euro eman omen zizkioten enpresari ekarpenetan.
Plataformaren bozeramaile batek azaldu duenez, borondatezko ekarpenak bazkide kooperatibistei bideratutako aurrezki sistema bat dira. Diru horrekin interesak jasotzen dituzte sei hilean behin, eta dirua berreskuratu nahi izanez gero, hilabete lehenago egin behar dute eskaria.
Ordainduren arabera, duela urtebete arte ez zen arazorik izaten, baina urtarriletik atzerapenak daude interesen ordainketan, eta 2012 amaieran dirua berreskuratzea eskatu zutenek ez dute dirua jaso, eta "blokeatuta" dute aurrezkia. "Ordutik aurrera blokeatu egin dituzte dirua berreskuratzeko eskari guztiak", gaineratu du plataformak.
Gainera, Fagor Etxetresnak-eko arduradunek ez omen dute erantzunik eta "inolako bermerik" ematen: "Ez dute dirua itzultzen, ez dute erantzuten, eta ez dute gurekin harremanetan jarri nahi".
Albisteak (15)
- Erkoreka: 'Fagorri emandako diru-laguntzak legezkoak izan dira'
- Fagorreko langileak, beren enpleguen alde protestan Basaurin
- Debagoieneko udalek banaka ikertuko dute Fagorren krisiaren eragina
- Jaurlaritzak bideragarritasun plan 'zorrotza' eskatu du Fagorrentzat
- Urkullu: 'Kontzientzia garbi daukat Fagor Etxetresnaken kasuan'
- Milaka pertsonak babesa agertu diete Arrasaten Fagorreko langileei
- Fagorren egoerak ez die euskal enpresei eragingo, SPRIren ustez
- Zer gertatuko da Fagor Etxetresnakeko langileekin?
- PSOEk eredu alemaniarra proposatu du, Fagor Etxetresnak salbatzeko
Informazio gehiago (1)