Itxi

Hirugarren hiruhilekoan

Espainiako ekonomia atzeralditik atera da

Erredakzioa

2013/10/23

Espainiako ekonomia atzeralditik atera da 2013ko hirugarren hiruhilekoan ekonomiak % 0,1 gora egin ondoren, Espainiako Bankuak jakinarazi duenez.

Espainiako Bankuaren egoitza. EFE.

Espainiako ekonomia atzeralditik atera da 2013ko hirugarren hiruhilekoan ekonomiak % 0,1 gora egin ondoren, Espainiako Bankuak jakinarazi duenez.

Uztailea eta irailea artean izandako hazkundea esportazioei esker lortu dela gaineratu du Espainiako Bankuak.

Urte arteko datua, ordua, negatiboa da: Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,2 erori da iazko iraileko datuarekin alderatuz.

Enplegu galera “gelditu” egin dela gaineratu du Espainiako Bankuak bere azken buletinean.