Itxi

Mendekoak

BBVAk saldutako ekarpenen dirua Eroskik itzultzeko agindu du epaileak

Erredakzioa

2014/04/07

Hasiera batean BBVAk itzuli behar zuen saldu zituen ekarpenen dirua, baina Bermudez epaileak Eroskiri agindu dio orain bere ekarpenen dirua itzultzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Marcos Bermudez Bilboko Merkataritza Auzitegiko epaileak gaur kaleratu duen auto baten arabera, Eroskik bere gain hartu beharko du igorritako ekarpenetako kontratuak bertan behera uzteagatik egindako kaltearen zati bat, eta BBVAri itzuli egin beharko dio saldutako ekarpenen dirua.

Urtarrilean, Bermudezek arrazoia eman zien 68 bezerok aurkeztutako salaketari eta Eroskiren ekarpenen erosketa bertan behera utzi zuen.

Gainera, BBVA zigortu zuen, bera izan baitzen ekarpen horiek saldu zituena, eta ekarpenen dirua itzultzeko agindua eman zion. Hala, Eroski absolbitu egin zuen. BBVAk, ordea, helegitea aurkeztu zuen eta ekarpenen dirua Eroskik itzultzeko eskatu zuen.

Orain, Bermudezen arabera, "Eroskik egin behar die aurre ekarpenak bertan behera geratu osteko ondorioei" eta BBVAri itzuli behar dio "ekarpenak itzultzeagatik ordaindutakoa".

Marcos Bermudezek uste du Eroskik "kalte-galerak" salatu ditzakeela orain BBVAren kontra, "ekarpenak merkaturatzeko moduak eragindako kalteengatik".

Autoaren berri izan ostean, BBVAk prentsa-agiria atera du bere eskariari "neurri handi batean" erantzun diolako.