Itxi

Autoaren ostean

Eroski: 'Absolbitzen gaituen epai batek ezin digu kalterik egin'

Erredakzioa

2014/04/07

Horren ustez, erakunde judizialek ezin dituzte dagoeneko emanda dauden ebazpenak aldatu, eta are gutxiago "epai berari buruz argia eman dezakeen" argibide auto batean, gaineratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Absolbitzen gaituen epai batek ezin digu kalterik egin", esan du Eroskik epaileak epaia argitzeko autoa eman ostean asteazken honetan. Epai horren arabera, Eroskik bere gain hartu beharko du igorritako ekarpenetako kontratuak bertan behera uzteagatik egindako kaltearen zati bat, eta BBVAri itzuli egin beharko dio saldutako ekarpenen dirua.

Urtarrilean, Marcos Bermudez Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak arrazoia eman zion 68 bezerok aurkeztutako salaketari, eta Eroskiren ekarpenen erosketa bertan behera utzi zuen.

Gainera, BBVA zigortu zuen, bera izan baitzen ekarpen horiek saldu zituena, eta ekarpenen dirua itzultzeko agindua eman zion. Hala, Eroski absolbitu egin zuen. BBVAk, ordea, helegitea aurkeztu zuen eta ekarpenen dirua Eroskik itzultzeko eskatu zuen.

Epailearen argibide horren berri izan ostean, Eroski kooperatibak ohar bat kaleratu du, eta, bertan, urtarrilaren 27ko epaiak bera guztiz absolbitu zuela nabarmendu du. Halaber, epaiketako kostak ordaintzetik libre geratu zela azaldu du.

Eroskiren ustez, erakunde judizialek ezin dituzte dagoeneko emanda dauden ebazpenak aldatu, eta are gutxiago "epai berari buruz argia eman dezakeen eta berretsi besterik egin ezin duen" argibide auto batean, gaineratu du.