2014rako ekonomia iragarpena
Eurogunerako inflazio aurreikuspena % 1era jaitsi du Banku Zentralak
Erredakzioa
2022/10/25
2014an Euroguneko ekonomia % 1,2 haziko dela iragarri du, eta abenduan egindako iragarpena dezima bat hobetu du.
Europako Banku Zentralak 2014rako Eurogunean izango den inflazio-tasaren aurreikuspena egin du ostegun honetan, eta abenduan egindako prebisioa dezima bat jaitsi du, % 1ean utzi arte.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak 2015 eta 2016 urteetarako aurreikuspenak ere egin ditu. Horren esanetan, Euroguneko inflazioa % 1,3an kokatuko da 2015ean, % 1,5ean 2016an, eta % 1,7an 2017an.
Dena den, egindako aurreikuspenak hainbat hipotesiri lotuta daudela nabarmendu du, besteak beste, truke-tasa egonkor mantentzea eta petrolioaren prezioa jaistea.
Bestalde, Eurogunearen hazkunde iragarpenak hobetu egin ditu Europako Banku Zentralak datozen urteetarako. Hala, 2014an ekonomia % 1,2 haztea aurreikusten du.