Itxi

Ontziola

Amaitu da Navaleko langileek Barakaldon egin duten itxialdia

Erredakzioa

2014/03/14

Atzo egin zuten manifestazioaren ondoren, langile batzordeko ordezkariek itxialdia hasi zuten udaletxean, lana eskatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Navaleko langileek manifestazioa egin zuten atzo Barakaldon, lan-karga eskatzeko, eta, martxa bukatuta, enpresa batzordeko kideek itxialdia egin zuten Barakaldoko udaletxean, joan den astean Sestaon egin bezala. Itxialdia 06:00etan amaitu da.

Azken ontzia jabearen esku utzi du Navalek, eta, ondorioz, ontziolako 235 langileetatik 130 aldi baterako lan-erregulazioko espedientean sartu dira jada.

Ostegun honetan, 1.500 bat lagun bildu dira Barakaldoko kaleetan, 'Naval irtenbidea. Lan-karga orain' lelopean, enpresa batzordeak deituta. 'Naval ez itxi' mezua zuten kartelak ere eraman zituzten martxan, eta Barakaldoko alkatea ere bertan izan zen. Enpresa batzordeko buruak babesa eskertu zuen, bereziki herritarrena eta Sestaoko eta Barakaldoko erakundeena.

Ontziolarentzat kontratu gehiago sinatu arte, mobilizazioak egiten jarraitzeko asmoa dutela berretsi zuen.

Kontratu bila

Ontzi gehiago eraikitzeko negoziazioak bide onetik doazela ematen duela adierazi dute enpresa batzordeko iturriek, baina aurretik ere holakorik egon dela eta azkenean ez direla sinatu ere esan dute.