Europar Batasuna
Espainiako langabezia tasa EBko altuena da, Greziakoaren atzetik
Erredakzioa
2014/04/01
Euroguneko langabezia tasa % 11,9an mantendu da otsailean, eta Europar Batasunean, berriz, hamarren bat jaitsi da, % 10,6ra, hain zuzen ere.
Euroguneko langabezia tasa % 11,9an mantendu da otsailean, eta Europar Batasunean, berriz, hamarren bat jaitsi da, % 10,6ra, hain zuzen ere, Eurostatek jakitera eman dituen datuen arabera.
Eurogunearen datua egonkor mantendu da iazko urritik.
Espainian, langabeziak % 0,2 egin zuen behera otsailean, eta % 25,6an kokatu da. Greziakoaren atzetik, Espainiakoa da Euroguneko langabezia-tasarik altuena.
Espainia eta Greziarekin batera, langabezia-tasa altuenak dituzten Europako herrialdeak hauek dira: Kroazia (% 17,6), Zipre (% 16,7), Portugal (% 15,3) eta Eslovakia (% 13,9). Italiak eta Frantziak berriro ere atzera egin dute, eta % 13 eta % 11,9ko langabezia tasak dituzte dagoeneko. Azken urtean, 273.000 italiar gehiago eta 25.000 frantziar gehiago daude langabezian.Bestalde, langabezia-tasa txikiena duten herrialdeak Austria (% 4,8), Alemania (% 5,1) eta Luxenburgo (% 6,1) dira.