Itxi

Kutxabanken pribatizazioa

Kutxabanken etorkizunari buruz erreferenduma egitea eskatu du ELAk

Erredakzioa

2014/05/05

Gaur aurkeztu du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Kutxabanken pribatizazioaren aurkako kanpaina.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kutxanbaken pribatizazioa “informazioarekin eta mobilizazioekin” gera daitekeela uste du ELA sindikatuak. Horretarako, Kutxabanken etorkizuneko ereduaren inguruan eztabaida soziala bultzatuko du. Prozesu horren amaieran, ELAk proposatu du “erreferedum” bat egitea.

Gaur aurkeztu du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Kutxabanken pribatizazioaren aurkako kanpaina. Sindikatuak txosten bat egin du, Iñigo Urkullu lehendakariari eta euskal erakunde, elkarte eta eragile sozialei emateko.

Txosten horren arabera, Kutxabanken pribatizazioa egiten bada, “oso garesti ordainduko dugu”. Gizartearen aurkako ereduan sakontzea suposatuko luke horrek, ELAren hitzetan, “esku pribatuetan” utziko luketelako “gizarte osoarena den ondare bat”.

Horregatik, Kutxabanken etorkizunaren inguruko eztabaida soziala bultzatuko dutela iragarri du Muñozek eta debate horren amaieran errefereduma egin nahi dutela gaineratu du.

“Pribatizazioa euskal ekonomia errealaren beharrizanen aurkako estatu-kolpea" izango da, Txiki Muñozen hitzetan. “Gure esku dagoen guztia egin behar dugu erabaki hori gauzatu ez dadin. Pribatizazioa estatu-kolpea da euskal ekonomia errealaren beharrizanen aurka; urte askoan hartu den erabaki politikorik larriena da. Eta Euskal Herrian hartu da”.