Itxi

Kontratua

CAFek Bostoneko metroko 24 bagoi egingo ditu 86 milioi euroren truke

Erredakzioa

2020/05/25

Lan horien truke, CAFek 86 milioi euro jasoko ditu. Aurreneko bagoiak 2017. urtearen amaieran entregatuko dituzte.

Irudirik gabe

CAF enpresa gipuzkoarrak Bostoneko metroarentzat 24 bagoi egingo ditu 86 milioi euroren truke (118 milioi dolar). Ohar batean enpresak jakitera eman duenez, CAFek Estatu Batuetan daukan eskumendeko enpresak egingo ditu bagoiak, Massachusettseko Garraio Sailak hala erabakita. Bosteneko linea berdetik doan metroko bagoiak izango dira.

Lan horien truke, CAFek 118 milioi dolar jasoko ditu. Aurreneko bagoiak 2017. urtearen amaieran entregatuko dituzte.