Azken bost urteotan
45 urte baino gehiagoko langabeak % 94 hazi dira Euskadin
Erredakzioa
2014/06/16
Euskal Autonomia Erkidegoko langabeen % 32,7k 45 urte baino gehiago dituzte.
Euskadin 45 urte baino gehiagoko langileak % 94 hazi dira, azken bost urteotan, Adecco Fundazioak egindako "45 urte baino gehiagoko pertsonak lan-merkatuan VI. txostenaren" arabera.
Txostenean ikus daitekeenez, azken urtean, 45 urte baino gehiagoko 4.400 pertsona sartu dira EAEko langabeen zerrendan, 58.600 izatera iritsi arte. Era horretan, Euskadiko langabeen % 32,7k 45 urte baino gehiago dituzte.
Txostenaren arabera, 2007ko lehen hiruhilekoan, 45 urte baino gehiagoko 16.800 pertsona langabezian sartu ziren, eta, zazpi urte geroago, zifra % 248 haiz da. 2009arekin alderatuta, hazkuntza % 94koa izan da.
Lan-aukera falta
Ikerketaren ondorioen artean, epe luzeko langabezia eta lan-aukera falta nabarmentzen dira kolektibo horretan. Euskal Herrian galdekatutako pertsonen erdiak baino gehiagoren (% 51,6) ustez, urtebete baino gehiago beharko du lan-merkatuan lekua egiteko.
32,3ren ustez, hilabete bat eta sei artean aurkituko du lana, eta % 9,7ren hitzetan, zazpi hilabetetik urtebetera bitartean. Azkenik, % 6,5 baikorrak izan dira, eta hilabete bat baino gutxiagoan aurkituko duela lana esan du.
Euskadin galdetutako % 56k diotenez, adina oso faktore garrantzitsua izan da langabezia egoteko garaian. Aldiz, % 44ren ustez, krisi ekonomikoak guztiei berdin eragiten die, eta 45 urte baino gehiago izatea ez da oztopo bat.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)