Aurreko ostegunean
LAB Arcelorreko akordioaren aurka, 'ez duelako etorkizuna bermatzen'
Erredakzioa
2014/09/06
LABen arabera, sinatutako akordioak "ez die lantokiko arazoei erantzuten. Langileen betebeharrak agertzen dira, baina enpresak ez du bere gain konpromisorik hartzen.
LAB sindikatuak esan duenez, enpresa horretan duen ordezkaritzak ez du sinatu enpresa komitearen gehiengoak sinatutako akordioa.
LABen arabera, sinatutako akordioak "ez die lantokiko arazoei erantzuten. Langileen betebeharrak agertzen dira, baina enpresak ez du bere gain konpromisorik hartzen. Hau ez da bideragarritasun plan bat".
Gainera, "akordioak enpresaren ikuspegia besterik ez du jasotzen, hau da, langileak zuzendaritzak har ditzakeen neurrien erantzule eta errudun egiten ditu", salatu du ohar baten bidez sindikatuak
"Enpresak hartutako konpromiso bakarra aldi baterako geldialdia bertan behera uztea izan da, baina ez du etorkizuna bermatzeko neurririk hartzen" oharrean agertzen denez.
Azkenik, sindikatuaren esanetan, "LABek aurrerantzean akordioak bilatzen jarraituko du, baina Zumarragako lantokiak dituen arazoak zehazterakoan zorrotzak izango gara. Ez ditugu enpresaren onura soilik bilatzen dituzten akordioak sinatuko".