Makroekonomia
NDFk Espainiako Estatuaren 2014rako hazkunde aurreikuspena igo du
Erredakzioa
2022/10/27
Enpleguari dagokionez, % 24,6an geratuko da urte amaieran, eta % 23,5era soilik jaitsiko da 2015ean.
Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako Estatuaren hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak igo ditu 2014rako eta 2015erako. Hala, urte amaieran hazkundea % 1,3koa izango omen da, eta % 1,7koa 2015 amaieran, uztailean aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago.
"Mundu mailako Aurreikuspen Ekonomikoak" txostenean agertzen dira datuok. Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan jaitsierak edo oso igoera apalak aurreikusi dituzte. Izan ere, Italiako ekonomiak % 0,2 egingo omen du atzera, Frantziako Estatuko ekonomia % 0,4 soilik haziko da, eta Alemanian % 1,4ko hazkundea izango da.
Enpleguak, ordea, ez aurrera ez atzera jarraituko du, zeren NDFk dio % 24,6ko langabezia tasa egongo dela 2014 amaieran, eta % 23,5ekoa 2015a amaitzerako.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)