Nafarroa
Gamesak beste lan-erregulazioko plan bat aurkeztu du Agoizko lantegian
Erredakzioa
2020/09/21
Erregulazio planak lantegiko 204 langileen 202ri eragingo lieke eta 9 hilabete iraungo luke.
Gamesak beste lan-erregulazioko plan bat aurkeztu die sindikatuei, Agoizko (Nafarroa) lantegiko langile gehienei zuzenduta.
Hain zuzen ere, erregulazioak 9 hilabete iraungo luke, 2015. urteko hasieratik irailera arte, eta 204 langileen 202ri eragingo lieke.
Gaurtik aurrera, enpresak eta sindikatuek 15 eguneko epea dute erregulazio planaren baldintzak negoziatzeko.
Gamesaren esanetan, eskari batzuetan atzerapenak izan direlako aurkeztu du lan-erregulazioa, langileak lan egin barik egotea galarazteko.
Une honetan, langileek txandakako lan-erregulazio bat dute indarrean.