Adierazpen polemikoak
Rajoyk atzera egin eta krisia oraindik ez dela gainditu zehaztu du
Erredakzioa
2014/12/15
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "susperraldia ez da erabatekoa izango langabezian dagoen espainiar bakoitzari eta Espainiako herritar guztien poltsikoei eragiten dien arte".
Mariano Rajoyk atzera egin du eta, aurreko astean "krisia zentzu askotan iragana" dela esanez egindako adierazpenak zehazte aldera, "ondorioak" oraindik ez direla iragana onartu du.
"Susperraldia ez da erabatekoa izango langabezian dagoen espainiar bakoitzari eta Espainiako herritar guztien poltsikoei eragiten dien arte", adierazi du Rajoyk, susperraldia herritar guztiengana ez dela berdin iritsi aitortu aurretik.
Rajoyk azpimarratu du Espainiako Estatuak historiako krisi larriena pasatu duela, eta, ondorioz, egiturazko erreformak eta defizit publikoa murrizteko esfortzu handiak egin behar izan dituztela.
izan dituztela.Informazio gehiago (1)