Oñati eta Gasteiz
Sherpak Cegasaren 3 unitate erosi eta 130 lanposturi eutsiko die
Erredakzioa
2015/01/27
Erosketa sinatu ostean, konkurtso administrazioak Cegasa taldeko enpresa batzordeak deitu ditu gaur, operazioaren xehetasunak emateko.
Sherpa arrisku kapital funtsak Cegasaren hiru negozio unitateren erosketa sinatu du, Oñatiko eta Gasteizko litio eta salmenta lineak hain zuzen ere, eta horrek 130 langileren kaleratzea galaraziko du, baina gainerako 320ak kalean geratuko dira.
Konkurtso administrazioak ohartarazi zuen salmenta urtarrilaren 26rako sinatzen ez bazen, Cegasaren likidazioa eskatuko zuela eta 500 pertsonatik gora kalean geratuko zirela.
Erosketa sinatu ostean, konkurtso administrazioak Cegasa taldeko enpresa batzordeak deitu ditu gaurko, operazioaren xehetasunak emateko.
Oñatiko hiru negozio unitateez gain, Gasteizko salmenta sarea eta litio lineak erosi ditu, pila berrientzako produktuak ekoizten dituena hain zuzen ere.
Cegasako gainerako 320 langileen etorkizuna, berriz, beltza da.