Eurostaten otsaileko datuak
Euroguneko inflazioak moteldu egin du jaitsiera
Erredakzioa
2015/03/02
Hain zuzen ere, prezioak % 0,3 merkatu dira otsailean, eta % 0,6 aurreko hilabetean.
Euroguneko inflazioa jaitsi egin zen otsailean, aurreko urteko datuekin alderatuta, baina urtarrilean baino gutxiago. Izan ere, % 0,3 egin zuen behera otsailean, eta % 0,6 aurreko hilabetean, Eurostat Europako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Energiaren prezioa % 7,9 jaitsi zen otsailean, eta % 9,3 urtarrilean; baina elikagai freskoak % 0,5 garestitu ziren otsailean, eta % 0,8 merkatu ziren urtarrilean.
Gainera, elikagaien, edarien eta tabakoaren prezioak puntu erdi igo ziren, eta % 0,1 jaitsi ziren urtarrilean.
Energien eta elikagai freskoen prezioak kontuan izan gabe, inflazioa % 0,6koa izan zen otsailean, aurreko hilabetean bezala.
Bestalde, Espainiako KPI harmonizatua - % 1,2koa izan zen otsailean.