Itxi

Konkurtso administrazioa

Abian da Cegasako 275 langile kaleratzeko prozesua

Erredakzioa

2015/03/27

Sherpak taldearen hiru negozio unitate erosi zituen, eta Oñatiko eta Gasteizko 148 langileren enpleguari eutsiko dio, baina 320 kalera joango dira.

Cegasa taldeko konkurtso administrazioak abian jarri du 275 langile kaleratzeko prozesua, LAB sindikatuak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Aurreko urtarrilean, Sherpa inbertsio funtsak Cegasa taldearen hiru negozio unitate erosi zituen, eta Oñatiko eta Gasteizko 148 langileren enpleguari eutsiko dio, baina 320 kalera joango dira.

LABek ohartarazi du Oñatiko langileen egoera hobeak ezin duela "ezkutatu enplegu suntsiketa", Gasteizko zentroetakoa bereziki, "ondorioak oso larriak" izan behar baitira bertan.

Horregatik, sindikatuak inplikazioa eskatu die euskal erakundeei Cegasaren likidazio prozesuan, langileen defentsan lan egin dezaten, eta "enpleguaren defentsan ahal duten guztia" egin dezaten.