Itxi

Martxoko datuak

Prezioek % 0,7 egin dute behera martxoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2015/03/30

Otsailean % 1,1 jaitsi ziren prezioak. Datua baieztatzen bada, KPIaren jarraikako bederatzigarren jaitsiera izango da.

Kontsumorako Prezioen Indizeak behera egin du martxoan (% 0,7) iazko martxoko datuekin alderatuz, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera.

Otsailean % 1,1 jaitsi ziren prezioak. Martxoaren 14an behin betiko datua ematen dutenean aurreikusitakoa baieztatuz gero, KPIaren jarraikako bederatzigarren jaitsiera izango da.

Espainiako Estatistika Institutuak azaldu duenez, petrolioaren prezioaren igoerak moteldu egin du prezioen jaitsiera.