2015eko bigarren hiruhilekoa
Euskadin 93 etxebizitza enbargatu dituzte apirila eta ekaina bitartean
Agentziak | Erredakzioa
2020/06/04
Urteko bigarren hiruhilekoan bahitura gutxien izan dituen erkidegoetako da EAE. Nafarroan 146 izan dira hipoteka betearazteko prozesuak, horietatik 105 etxebizitzetan.
Euskadi da 2015eko apirila eta ekaina bitartean etxebizitza bahitura gutxien izan dituen erkidegoa; zehazki, 93 izan dira hipoteka betearazteko prozesuak EAEn. Hipoteka ordaindu ez eta berau saltzeko asmoz ondasun bat enbargatzeko prozesua da azken hori.
Estatu mailan % 12,5 jaitsi dira urteko lehen hiruhilekoan, joan den urteko epe berdinarekin alderatuta. Guztira, 28.925 dira.
Erkidegoen artean, EAE da, Errioxa eta Galiziarekin batera, batez besteko txikiena duena. Bestalde, Andaluzia, Valentzia eta Katalunia dira kopuru handienak izan dituztenak.
Nafarroan 146 izan dira
Bestalde, Nafarroan 146 izan dira hipoteka betearazteko prozesuak, horietatik 105 etxebizitzetan.