Proposamena
LABek 25 orduko lan-astea proposatu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2015/10/29
Besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea ere proposatu du sindikatu abertzaleak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
LABek hainbat ekimen sustatuko ditu hurrengo hilabeteetan, prekarietatearen aurkako borrokan langileak "aktibatzeko". Horietako bat izango da 25 orduko lan-astea defendatzea, enplegua banatzeko.
Ainhoa Etxaide sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak azaldu duenez, enplegua eta langileen interesak lehenetsi behar dira, espekulatzaileen interesen gainetik. Gainera, lana sortzeko politika eraginkorrak abiatu behar direla gaineratu du, "gaur egun ez baitago horrelakorik".
Horren ildotik, prekarietateari aurre egiteko neurriak hartu behar direla nabarmendu du Etxaidek, eta 25 orduko lan-astea, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta oportunitate berdintasuna aipatu ditu horien artean.
Halaber, "prekarietatearen aurka egin daitekeen gauza bakarra langileak elkarrekin antolatzea" dela azpimarratu du Etxaidek.
Urriaren 12an, LABek bere ordezkari sindikalak bilduko ditu, ekimen horiek guztiak azaltzeko.