Cargando...
Itxi

Lan gatazka

TRWk 'kaleratze kolektiboak' egingo ditu Iruñeko lantegian

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

2023/03/22

Oraindik ez dago argi 620 langileetako zenbat botako dituzten. Hilaren 19an hasiko dira negoziatzen.

620 langile ditu TRWk Iruñean. EiTB

TRW konpainiak "kaleratze kolektibo" bat iragarri du Iruñeko lantegian, baina oraindik ez du zehaztu 620 langileetako zenbat botako dituen.

Sindikatuekin hilaren 19an hasiko da negoziatzen zuzendaritza, eta orduan ezagutuko dira konpainiaren asmoak.

Maciej Gwozdz TRW Europako zuzendaritzako kideak "langileen ordezkariekin hitz egiteko" borondatea agertu du, "alde guztientzat akordio egokiena" lortzeko xedez.