Itxi

Turismoa eta merkataritza

Bilboko gune turistikoetako ordutegiak liberalizatu nahi dituzte

Erredakzioa

2022/09/29

Turismoaren eta merkataritzaren sektoreak suspertzeko, turismo handia duten hirietako gune zehatz batzuetan ordutegiak liberalizatzea proposatu du Rajoyren Gobernuak.

Turismo handiko guneak suspertzeko, saltokien araudian aldaketak ezarri nahi ditu Mariano Rajoyren Gobernuak. Hala, igandeetan eta jaiegunetan ordutegi askatasuna izango duen turismo handiko gunea zehaztu beharko dute gutxienez 14 hirik, Jaime Garcia-Legaz Merkataritzara Estatu idazkariak iragarri duenez.

Gainera, urtean zehar saltokiei hamar igande edo jaiegunetan irekitzeko aukera eskaini nahi diete 2013rako (egun zortzi egun dira). Lanegunetako gehienezko ordutegia ere luzatu nahi dute: astean 72 ordutik 90 ordura.

Turismoaren eta merkataritzaren sektoreak suspertzeko ''erreforma'' egiteko beharra defendatu du Garcia-Legazek. Horrela, 200.000 biztanle baino gehiago dituzten hirietako batzuek ordutegi askatasuna izango duten gune bereziak zehaztu beharko dituzte.

Urtean gaua bertan igaro duten turisten kopurua eta itsas bidaietan jasotako turista-kopurua hartuko dituzte oinarri, eta, hala, honako hiri hauetan zehaztu beharko dituzte ordutegi askatasuna izango duten guneak: Bartzelona, Sevilla, Alacant, Valentzia, Zaragoza, Malaga, Las Palmas, Bilbo, Kordoba, Granada, Cartagena, Madril, Palma eta Santa Cruz.

Sei hilabeteko epea izango dute gunea zehazteko.

Jaiegunetan irekitzeko aukera

2013ko urtarriletik aurrera, saltokiek irekitzeko aukera duten igande eta jaiegun kopurua igo egin nahi du Gobernuak, zortzitik hamarrera. Egun horietan ezarrita dagoen 12 orduko gehienezko muga ere kendu nahi dute.

Lanegunetako gehienezko ordu kopurua ere luzatu egin nahi du Rajoyk: 72 ordutik 90 ordura; eta askatasun osoa eman nahi diete 300 metro karratu baino gutxiago duten saltokiei.

Turismo handiko guneak suspertzeko, saltokien araudian aldaketak ezarri nahi ditu Mariano Rajoyren Gobernuak. Hala, igandeetan eta jaiegunetan ordutegi askatasuna izango duen turismo handiko gunea zehaztu beharko dute gutxienez 14 hirik, Jaime Garcia-Legaz Merkataritzara Estatu idazkariak iragarri duenez.Gainera, urtean zehar saltokiei hamar igande edo jaiegunetan irekitzeko aukera eskaini nahi diete 2013rako (egun zortzi egun dira). Lanegunetako gehienezko ordutegia ere luzatu nahi dute: astean 72 ordutik 90 ordura.Turismoaren eta merkataritzaren sektoreak suspertzeko ''erreforma'' egiteko beharra defendatu du Garcia-Legazek. Horrela, 200.000 biztanle baino gehiago dituzten hirietako batzuek ordutegi askatasuna izango duten gune bereziak zehaztu beharko dituzte. Urtean gaua bertan igaro duten turisten kopurua eta itsas bidaietan jasotako turista-kopurua hartuko dituzte oinarri, eta, hala, honako hiri hauetan zehaztu beharko dituzte ordutegi askatasuna izango duten guneak: Bartzelona, Sevilla, Alacant, Valentzia, Zaragoza, Malaga, Las Palmas, Bilbo, Kordoba, Granada, Cartagena, Madril, Palma eta Santa Cruz.Sei hilabeteko epea izango dute gunea zehazteko.Jaiegunetan irekitzeko aukera2013ko urtarriletik aurrera, saltokiek irekitzeko aukera duten igande eta jaiegun kopurua igo egin nahi du Gobernuak, zortzitik hamarrera. Egun horietan ezarrita dagoen 12 orduko gehienezko muga ere kendu nahi dute.Lanegunetako gehienezko ordu kopurua ere luzatu egin nahi du Rajoyk: 72 ordutik 90 ordura; eta askatasun osoa eman nahi diete 300 metro karratu baino gutxiago duten saltokiei.