Nafarroako Kutxako dietak
Enrique Mayak bere inputazioa bertan behera uztea eskatu dio epaileari
Erredakzioa
2019/07/05
Enrique Mayarekin batera, epaileak beste hiru lagun inputatu zituen: Miguel Sanz, Alvaro Miranda eta Enrique Goñi.
Enrique Mayarekin batera, epaileak beste hiru lagun inputatu zituen, Nafarroako Kutxaren dieten auzian: Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun sailburu ohia eta Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren bulegoan egindako agerraldian, Mayak esan du ez dagoela eskaera horren inguruko “berririk”.
“Ez dago berririk: aldeei eskaera entregatu diegu, eta erantzunaren zain gaude”, adierazi du.
Epaileak Nafarroako Kutxako dieten auziagatik ezarritako inputazioa bertan behera uztea espero du Enrique Maya Iruñeko alkateak. Gaur jakinarazi duenez, bere abokatuen bidez inputazioa bertan behera uzteko eskaera egin dio auzi horretako epaileari.