CAN-EKO DIETAK
Gorenak behin betiko artxibatu du Barcinaren CANeko dieten auzia
Erredakzioa
2013/12/10
Auzitegi Gorenak ez du onartu auzia artxibatzearen kontra UPyDk aurkeztutako helegitea. Ebazpen horren kontra ezin da helegiterik jarri.
Auzitegi Gorenak ez du onartu Nafarroako Kutxako dieten auzia artxibatzearen kontra UPyD alderdiak jarritako helegitea, eta, ondorioz, behin betiko artxibatu du Barcinak Nafarroako Kutxan (CAN) jasotako dieten inguruko auzia.
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak jakitera eman duenez, Gorenaren erabakiaren kontra ezin da helegiterik jarri.
Uztailaren 24an ebatzi zuen Auzitegi Gorenak auzia artxibatzea, epaiaren arabera, Barcinak jasotako dietak ez baitziren delitu. Ebazpen horren kontra helegitea jarri zuen UPyDk, baina Gorenak ez du onartu.