Cargando...
Itxi

Ikerketa batzordea

Ostegunean eratuko dute Nafarroako Kutxa ikertuko duen batzordea

Erredakzioa

2015/01/19

Batzorde horren arauak onartu dituzte gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaian eta Bozeramaile Batzordean. Talde guztiek onartu zuten batzordea sortzea, UPNk izan ezik.

Nafarroako Kutxan gertatutakoa ikertuko duen batzordea ostegunean eratuko dute. Martxoaren 16an amaituko dute aipatu ikerketa, baina saio gehiago egingo dituzte, lana amaituta ez badago.

Batzorde horren arauak onartu dituzte gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaian eta Bozeramaile Batzordean. Talde guztiek onartu zuten batzordea sortzea, UPNk izan ezik.

Taldeek bihar erabakiko dute batzorde horretan izango duten ordezkaritza, eta, ostegunean, lantaldea osatu eta presidentea aukeratuko dute.