Hilaren 20tik aurrera
Erregistratu egin dute Bizkaiko gasolindegietako greba mugagabea
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak zerbitzu minimoak ezarri behar ditu orain.
ELA, LAB, CC.OO., UGT, eta USO sindikatuek legalki erregistratu dute Bizkaiko gasolindegietan abenduaren 20tik aurrera deitutako greba mugagabearen deialdia. Eusko Jaurlaritzak zerbitzu minimoak ezarri behar ditu orain.
ELAk ohar batean jakitera eman duenez, patronalak ez du ''inongo'' bilerarik deitu gatazka konpontzeko, eta sindikatuak gogoratu duenez, hitzarmen kolektiboaren ''negoziazioa eza'' da arazoaren oinarria.