Itxi

Behin-behinekoz

Arabako eta Gipuzkoako Batzarretako langileak, aparteko soldata gabe

Erredakzioa

Gobernu Zentralak hala eskatuta, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileei Gabonetako ordainsaria emateko erabakia baliogabetu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, behin-behinekoz

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, Gobernu Zentralak hala eskatuta, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako langileei Gabonetako ordainsaria emateko erabakia baliogabetu du, behin-behinekoz.

Premiazko eskakizun hori joan den asteko ostegunean, hilaren 13an, jaso zuten, eta agindua ostiralean baliogabetu zuten, baina asteartera edo asteazkenera arte bakarrik izango da indarrean, baliogabetzea mantentzen den erabaki arte.

Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, "erabakiak ez du arazoaren oinarria aldatuko"; izan ere, ohiko izapideak egingo dira.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)