Itxi

Mugagabeko greba

Gutxiengo zerbitzua izango duten Bizkaiko gasolindegiak

Erredakzioa

EITB

Gutxieneko zerbitzuan dauden 12 gasolindegietatik aparte, beste 11 ere zabalik izango dira lan-hitzarmen ezberdinak dituztelako. Greba deitu dutenen arabera, erregaien horniketa bermatuta dago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Goizaldeko 05:30ean hasi dute greba Bizkaiko gasolindegiek. ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deituta, mugagabeko greba abiatu dute, eta, horren aurrean, % 20ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Horien arabera, Bizkaiko 12 gasolindegitan eskainiko dituzte zerbitzu minimo horiek.

Hauek dira gutxieneko zerbitzu lanetan arituko diren 12 gasolindegiak:

A-8 autobidean: 2 gasolindegi, Zornotza parean.

Bilbo: 2 gasolindegi: Santo Domingon eta Miraflores-Larreaga biaduktoan.

Erandio: Enekurin

Arrigorriaga: AP-68 errepidean, Arrigorriaga parean.

Basauri: Ibarreña auzoan.

Bermeo: BI-631 errepidean.

Elorrio: BI-632 errepidean.

Gernika: Txaporta industria-gunean.

Sestao: Barakaldo eta Trapaga arteko errepidean.

Zamudio: BI-737 errepidean.

 

Erregaia, bermatuta

Gasolindegi horiez gain, beste 11 ere zabalik daude, gehienak merkataritza-zentroetan. Horiek ez dute grebarik egingo euren baldintzak beste lan-hitzarmen batek araututa daudelako.

Hala, Jaurlaritzak ezarritako % 20ko gutxieneko zerbitzuen aurrean (12 gasolindegi) helegitea jartzea erabaki dute.

Aevecar Erregaien Txikizkako Saltzaileen Espainiako Elkarteak grebaren ondorioak deitoratu ditu, greba "beharrezkoa ez delako", sektorearen egoera ikusita.

"Gasolindegientzat eta langileentzat kaltegarria da", esan du elkarteak komunikatu batean.

Sindikatuek, bestalde, greba lan-hitzarmenaren negoziazioan izaten ari diren arazoen ondorioa dela azpimarratu dute. Hitzarme duela bi urte bukatu zen, eta ordtik ona ez da hitzarmena berritzeko eta langileen baldintzak babesteko inolako aurrera pausorik eman.

 

Albisteak (4)

Bideoak (2)