Itxi

Aukera askeko postuak

Lopezen Jaurlaritzako goi kargudun ohiek ordainsaria jaso dute

Erredakzioa

EITB

Gabonetako aparteko soldataren ordainketa bertan behera uzteko agindua funtzionarioei bakarrik eragiten diela azaldu dute, eta ez aukera askeko postuei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Patxi Lopezen Jaurlaritzako sailburuorde ohiek eta goi kargudun ohiek jaso egin dute Gabonetako ordainsaria, Jaurlaritzako iturriek EFE agentziari baieztatu diotenez.

Iturri horiek jakitera eman dutenez, Gabonetako aparteko soldataren ordainketa bertan behera uzteko agindua funtzionarioei bakarrik eragiten die, eta ez aukera askeko postuei.

Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia dela-eta, EAEko administrazioko 67.000 funtzionarioek ez dute Gabonetako ordainsari hori jaso.

Estatuko Administrazioaren menpe dauden goi kargudun eta aukera askeko karguek ezin dute ordainsaria jaso, baina legediak ez die murrizketa hori berau ezarri erkidegoetako aukera askeko karguei.

Patxi Lopezen exekutiboaren erabakia

Patxi Lopezek berak eta bere Jaurlaritzako sailburuek Gabonetako aparteko soldata jasotzeari uko egin zioten.

Albisteak (5)

Bideoak (1)