Itxi

Udako aparteko ordainsaria

EAEko funtzionarioak ekaineko ordainsaria jasotzen hasi dira

Erredakzioa

Prozesua, baina, luzea izango da eta astelehena arte iraungo du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzaren 67.000 funtzionarioak gaur goizean hasi dira ekaineko aparteko ordainsaria jasotzen, joan den astean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen bezala.

Jaurlaritza gaur goizean hasi da ordaintzen, baina prozesuak astelehena arte iraungo du, funtzionario asko eta sail ezberdinetakoak direlako, Gasteizko Gobernutik azaldu dutenez.

Legebiltzarrak EAJren botoekin onartu zuen 2013ko ordainsariak aurreratzea, Espainiako Gobernuak 2012ko abendukoa kendu eta gero.

PSE-EEren Eusko Jaurlaritzak abenduko ordainsaria ematea agindu zuen, baina Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean, eta horrek izapidetzea onartu zuen. Ondorioz, geldiarazi egin zuen ordainsaria.

Patxi Lopez lehendakari ohiaren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen, eta Konstituzionalak ebatzi arte, Jaurlaritza berriak 2013ko ordainsariak aurreratzea erabaki zuen.

Albisteak (2)

Bideoak (1)