Itxi

Bi aste luze

Bizkaiko gasolindegien greba 'blokeatu' egin da

Erredakzioa

Patronalak lurraldeko lan-hitzarmenaren negoziazioan lan-erreformaren zenbait eduki aplikatzeari uko egitea nahi dute sindikatuek.

Bizkaiko gasolindegiek bi aste luze daramatzate greban. Efe.

Bizkaiko gasolindegien lan-gatazka "blokeatuta" dago, sindikatuen eta patronalaren arteko hurbilketa barik, sindikuek adierazitakoaren arabera. Langileek bi aste luze daramatzate greban, ELA, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deituta.

ELAren arabera, "gatazka blokeatuta dago eta perspektiba txarra da", langileek ez baituzte patronalaren jarreran aldaketa txiki bat ere sumatzen. Patronalaren asmoa, PPk onartutako lan-erreforma aplikatzea da.

Bestalde, sindikatuen nahia patronalak lurraldeko lan-hitzarmenaren negoziazioan lan-erreformaren zenbait eduki aplikatzeari uko egitea da.

Hitzarmena ez baztertzeko

Zehazki, ultraekintzaren printzipioari eustea eskatzen dute hitzarmen berri bat onartu arte aurrekoa indarrean jarraitzeko. Halaber, aurreko hitzarmena ez baztertzeko ere eskatzen dute, horrela enpresariek ezin izango dute aurreko hitzarmenean adostutakoa alde batera utzi.

Datorren astean "mugimenduret bat" egotea espero dute greba deitu dutenek.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)