Itxi

Ikuskatzaileen txostena

Ikuskapenen zorroztasuna babestu du Espainiako Bankuak

Erredakzioa

EITB

''Iragazki maila gehiegi'' dituela salatzeko kaleratu duten txosten batek bildutako informazioari erantzun dio Espainiako Bankuak.

Espainiako Bankua

Azken egunotan ikuskatzaileek Bankuaren jarduna kritikatzeko plazaratutako txosten baten ''zehaztugabetasuna'' salatu du Espainiako Banku Zentralak astearte honetan, haren ustez bertan ez baita ''ikuskatze arloko jardun konkretuen inguruko ustezko irregulartasunik biltzen''.

Ohar baten bidez, Espainiako Bankuak bere jardunaren ''zorroztasuna, independentzia eta kalitate teknikoa'' babestu ditu, bertako ikuskatzaileek egindako txosten bat oinarri hartuta El Pais egunkariak kaleratutako informazioari erantzunez.

Zehazki, Espainiako Bankuak ''iragazki maila gehiegi'' dituela saltatzen du txosten horrek.

Erakunde horren arabera, ikuskatze lanetan egon daitezkeen ''gabeziak' identifikatzeko egindako barne-txostena omen da argitaratutakoa.

Hobekuntza-proposamenak

Txosten horretan, halaber, hobekuntzarako hainbat proposamen biltzen dira, tartean ''balizko ezadostasunak biltzeko atala'' ezartzea, finantza erakundeen arriskuaren arabera ikuskatze neurriak moldatzeko ''araubide estandarizatua'' ezartzea eta garrantzitsu jotzen diren erakundeen jarraipena bertatik bertara egiteko aukera ezartzea.

Albisteak (3)