2013ko aurrekontuak
De Andres, Arabako aurrekontuetan EAJren zuzenketak sartzeko prest
Erredakzioa
Bestalde, Arabako PPren presidenteak azaldu duenez, "PPk ez du inoiz elkarrizketarako atea itxi".
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia aurrekontuen proiektua berriro aurkezteko prest azaldu da EAJk proposaturiko zuzenketa guztiak sartuz.
Arabako PPren bozeramaile berria aurkezteko Gasteizen egindako prentsaurrekoan, "EAJrekin berriro ekin diegu elkarrizketei", azaldu du eta akordiora iristeko asmoa azaldu du nahiz eta oraingoz "soilik biltzearen beharraz" hitz egiten duten.
Bestalde, "PPk ez du inoiz elkarrizketarako atea itxi", esan du Alfonso Alonso Arabako PPren presidenteak, eta EAJren partetik "dena hitz politetan gelditu zen, baina ekintzetara pasatu behar zenean, ez zegoen akordiorako asmorik", adierazi du.
"Gauza bat esan eta kontrakoa egiten dute; egonkortasuna eskatzen dute eta egunerokotasunean ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna ereiten dute", kritikatu du.