Itxi

Arabako aurrekontuak

Arabako aurrekontuak luzatzeko akordioa lortu dute PPk eta EAJk

Erredakzioa

Zorpetzeko 5,3 milioi euroko osagarriarekin iazko aurrekontuen luzapena onartu dute popularrek eta jeltzaleek.

Carmelo Barrio Arabako PPko bozeramailea. Argazkia. EFE

Arabako aurrekontuen luzapenerako akordioa lortu dute PPk eta EAJk; izan ere, abenduan aurrekontuak luzatu behar izan zituzten PP babesik gabe gelditu zelako.

Carmelo Barrio Arabako PPko bozeramaileak Efe agentziari esan dionaren arabera, negoziazioek "fruitua" eman dute eta zorpetzeko 5,3 milioi euroko osagarriarekin iazko aurrekontuen luzapena onartu dute.

Popularrak eta jeltzaleak foru araudiaren azken "xehetasunak" zehazten ari direla esan du Barriok eta Arabako Aldundiak bihar onartuko duela iragarri du.

Arabako Aldundiko akordioa PPk eta EAJk Gasteizko Udalean adostasuna lortu ta bi astera iritsi da. Akordio hori Bizkaiko Aldundira ere luzatu zen.

Albisteak (3)