Itxi

EB-ko Aurrekontuak

Van Rompuyk Espainiari bideratu beharreko dirua murriztea proposatu du

Erredakzioa

Hain zuzen ere, 2.800 milioi eurotik 1.800 milioira murriztea proposatu du. EBk akordio orokorra lortu du 2014-2020 epeko Aurrekontuen inguruan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europar Batasuneko (EB) 27 estatuburuek eta gobernuburuek akordio orokorra lortu dute, 16 orduko negoziazioen ostean, 2014-2020 epeko Aurrekontuen gastu mugaren inguruan, baina orain dirua nola banatu negoziatzen ari dira, Europatik jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, gastu muga 960.000 milioi eurokoa izango da, hots, 2007-2013 epean baino 34.000 milioi euro txikiagoa. Europako Aurrekontuak murrizketak izango dituen lehen aldia izango da.

Akordioa garaipena izan da Erresuma Batuarentzat eta Alemaniarentzat, murrizketa handiak eskatzen zituztelako.

Murrizketa handienak azpiegituren eta ikerketa, garapen eta berrikuntzaren aroletan egingo dituzte.

Aitzitik, administrazio komunitarioaren murrizketa 1.000 milioi eurokoa izango da bakarrik. Europako funtzionario kopurua % 5 murriztuko dute.

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak egindako proposamenaren arabera, Espainiari bideratutako dirua, gainera, jaitsi egingo litzateke, 2.800 milioi eurotik 1.800 milioira.

Dena dela, galdutako dirua beste bide batetik lor lezake. Izan ere, Europar Batasunak gazteen arteko langabeziaren aurka borroka egiteko funts bat sortuko baitu, 6.000 milioi eurokoa, eta Espainia hartzaile nagusietako bat izan liteke.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)