Itxi

Lan gatazka

Ibermaticak Kutxabanken azpikontratatutako 248 langile kaleratuko ditu

Erredakzioa

Ibermaticako langileak greban daude otsailaren 12az geroztik, eta egun horretatik enpresako bulegoetan kontzentratzen ari dira.

Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia. EFE

Ibermaticak Kutxabankek azpikontratatutako 238 langile kaleratuko dituela salatu du ELA sindikatuak. Langileak ostegun honetan Bilbon Kutxabankek duen egoitza nagusian bildu dira.

Ibermatikako langileak greban daude otsailaren 12az geroztik, eta egun horretatik enpresako bulegoetan kontzentratzen ari dira, ELAk ohar batean azaldu duenez.

Euskal kutxek bat egin zutenetik, Kutxabank "lanpostuen suntsiketa nabarmena" egiten ari dela "azpikontratatutako langileen artean" azaldu du sindikatuak. Orain erakundeak zerbitzu informatikoa eskaintzen dion 238 langile kaleratu nahi ditu.

ELAk bilera bat eskatu du Kutxabankeko zuzendaritzarekin (Ibermatica enpresaren akziodun nagusia da), "lanpostuen suntsiketaren eta lan-baldintzen kezkagatik".

Halaber, sindikatuak Kutxabanakeko Administrazio Kontseilua osatzen duten alderdi politikoei "enplegua babestean eta lan-baldintzetan inplikatzea" eskatu die.

Albisteak (3)