Eusko Jaurlaritza
EAEn saltoki handi 'nahikoa' dagoela helarazi dio Tapiak Mercadonari
Erredakzioa
EITB
Jaurlaritzak tokiko saltokien alde egiten duela adierazi du Arantza Tapia Ekonomia Garapenarako eta Lehiakortasunerako sailburuak.
Mercadonak Euskadin 25 saltoki irekitzeko asmoa duela jakin ondoren, EAEn saltoki handi ''nahikoa'' eta ''bete beharreko sektore plan bat'' daudela helarazi dio Eusko Jaurlaritzak Merdadonari. Halaber, Jaurlaritzak tokiko saltokien alde egiten duela jakinarazi dio, Arantza Tapia Ekonomia Garapenarako eta Lehiakortasunerako sailburuak Ser irrati katean egin dituen adierazpenetan azaldu duenez.
Sailburuaren hitzetan, Mercadonak eskualdeetako toki nagusietan eta hirietan kokatzeko asmoa du, supermerkatu formula erabiliz.
"Uste dut hiriaren aldeko apustua egin nahi dutela, Bartzelonan eta Valentzian bezala. Saltoki txikientzat ona izatea espero dugu'', gaineratu du.