Itxi

Diputatuen Kongresuan

AHTko lanak bultzatzeko akordioa lortu dute PPk eta EAJk

Erredakzioa

Sustapen Ministerioko, ADIFeko, Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta udaletako ordezkariek osatutako batzordeak sortu nahi dituzte akordioarekin.

Abiadura Handiko Trenaren lanak. Argazkia: EiTB

Abiadura Handiko Trenaren lanak aurrera eramateko "lankidetza formula" berreskuratzeko akordioa lortu dute Alderdi Popularrak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak Diputatuen Kongresuan, Isabel Sanchez Flores diputatu jeltzaleak iragarri duenez.

'Euskal Y' bukatzeko Gobernuaren egitasmoen inguruan galdetzeko mozioa azaltzen ari zen Sanchez Flores, akordioaren berri eman duenean. PPren transakzio-zuzenketa onartu behar zutela iragarri du EAJko ordezkariak, PSOEren, UPyDren eta CIUren babesarekin.

Sustapen Ministerioko, ADIFeko, Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta udaletako ordezkariek osatutako batzordeak sortu nahi ditu akordioak. Gainera, Gasteizko Exkutiboarekin batera 'Euskal Y' eraikitzeko hitzarmena luzatzeko aukera aztertzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Jose Ignacio Azpiroz PPko diputatuaren hitzetan, Alderdi Popularrak azpiegituraren aldeko "apustu garbia" egiten du, "Estatuak erabat finantzatu duelako". Hala ere, tarte "faraoniko" batzuk berriz aztertzeko eskatu du Azpirozek, Bilboko sarbidea esaterako (600 milioi euroko kostua).

Albisteak (4)