Itxi

Ingurumena

Bruselak frackingaren alde egin du

Erredakzioa

Aurten teknika horren aldeko arau bat onartuko dutela aurreratu du Energia komisarioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gunther Oettinger Europako Batzordeko Energia komisarioak "fracking"-a (ezohiko gasa haustura hidraulikoaren bidez lortzeko teknika bat) "aukera bat" dela adierazi du, eta, beraz, teknika hori erabiltzeko deia egin du.

Oettingerrek Die Welt egunkari alemaniarrean egindako elkarrizketa batean aurreratu duenez, baliteke Europako Batzordeak arau bat onartzea aurten bertan.

Komisarioaren esanetan, "beldur gehiegi" dago frackingaren inguruan. Izan ere, talde ekologistek aurka egin dute, lur azpiko urak kutsatu egin daitezkeela ohartarazita.

"Kontsumorako urak dauden guneen babesa erabat egokia da. Europan buru belarri jarriko gara frackingarekin eta ingurumenaren babesarekin", nabarmendu du.

Frackingaren alde daudenek teknika merkea eta ekoizpena erraza dela esaten dute, eta aurka daudenek isuri toxikoek urak eta ingurumenak kutsatzen dituztela salatu dute.

AEBak independentzia energetikotik hurbil daude frackingari esker, baina beste hainbat herrialdetan, Frantzian, kasu, debekatu egin dute teknika hori.

Euskadin, gero eta mobilizazio handiagoa dago frackingaren aurka. Adibidez, Kuartangon (Araba) herri galdeketa bat egingo dute, eta Plentziako Udalak "fracking gabeko eremu" izendatu du herria.

Albisteak (3)

Bideoak (1)