Itxi

Abiadura Handiko Trena

Ekainean abiatuko dute AHTren hiriburuetarako sarreren diseinua

Erredakzioa

Hala iragarri du Ana Oregik. Sailburuak gogoratu duenez, Bizkaian eta Araban oraindik esleitu gabeko tarteak daude.

Ana Oregi sailburua, AHTren lanetan. EFE

AHT Abiadura Handiko Trenak EAEKo hiriburuetan izango dituen sarreren diseinua ekainean abiatuko dute, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak iragarri duenez.  Sarrera horien diseinua egiteko ardura izango duten erakunde ezberdinen ordezkari taldea ekainean biltzeko konpromisoa helarazi dio Sustapen Ministerioak, sailburuak Legebiltzarrean argitu duenez.

Borja Semper PPko kideak AHTren lanen bukaeraren inguruan egindako galderari erantzunez eman du dataren berri Oregik.

Oregik berretsi du Gipuzkoako lanak (Jaurlaritzak ditu horien ardura) 2016an bukatuko dituztela, eta ''supergitura egiteko bi urte gehiago'' behar direla kontuan izanda, ''2018an jartzen gara'', azaldu du Oregik.

Bizkaian eta Araban, baina, oraindik esleitu gabeko tarteak daudela gogoratu du sailburuak. Bi herrialde horietako lana Rajoyren Gobernuaren esku daude.

Oregik aitortu du bereziki kezkatzen duela Elorrio, Arrasate eta Bergarako lotuneak.

Albisteak (4)