Itxi

2013ko lehenengo seihilekoa

Espainiako defizita BPGaren % 4,38an kokatu da, % 3,25 gutxiago

Erredakzioa

Estatuak PFEZaren bidez lortutako bilketa % 3,1 jaitsi da, eta sozietatearen gaineko zergaren bidez bildutakoa % 30,4.

Dirua

Espainiak 45.133 milioi euroko defizita izan du urteko lehenengo sehilekoan, hau da, BPGaren % 4,38; iaz garai berdinean lortutakoa baino % 3,25 gutxiago.

Ogasun eta Administrazioen Ministerioak zabaldutako datuen arabera, balantzea 60.685 milioiko, %13,6 gehiago, diru-sarreren eta 105.818 milioi euroko, % 5,7 gehiago, gastuen ondorio da.

Estatuak PFEZaren bidez lortutako bilketa % 3,1 jaitsi da, eta sozietatearen gaineko zergaren bidez bildutakoa % 30,4, Ogasunaren arabera, urte hasieran itzuli zena eta aurreko urteetan ordaindu gabe zeuden itzulketagatik ere.

Albisteak (2)