Itxi

Istripua Deskargan

Aldundiak dio ELAk ez zuela kamioiaren 'arazoa'ren berri eman

Erredakzioa

ELAren aburuz, Deskargako istripuak agerian utzi du "makineriaren mantentze falta".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, "ELA sindikatuak ez zion aldundiari Deskargako istripuko kamioiak mantentze akatsik zuenik". Istripua asteazkenean gertatu zen Deskargako mendatean, Beasain-Durango korridoriko lanetan, eta 33 urteko behargina hil zen.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Aldundiak Antzuolako ezbeharra ikertuko duela baieztatu du "ardurak argitzeko eta ELA sindikatuak egin duen salaketa egia den zihurtatzeko".

Zentzu horretan, adierazi du ez duela ulertzen ELAk izan duen jarrera. "Arazo bat aurkitu bazuen, zergatik ez zion horren berri Andundiari eman", ean du. "Aldundian ez dugu gai horren inguruko salaketarik jaso. ELAk ez du datu garrantzitsu hori ezagutzera eman. Norbaitek ez du kontratua bete, norbaitek bazekien kontratua ez zela betetzen ari eta ez dio horren berri Aldundiari eman", amaitu du.

ELAren salaketa

ELAk ohar batean adierazi duenez, hildako behargina UTE-Lapatzak azpikontratatutako Aballa S.L enpresakoa zen. Gidatzen zuen Dumper kamioiaren balaztek "kale egin dute" eta ibilgailutik irteten saiatzean, "azpian harrapatu du".

Istripua ikertzeko eta 'ardurak argitzeko" galdegin du sindikatuak. Haren hitzetan, "ezbeharrak agerian utzi du makineriaren mantentze falta eta herri lanak gai horretan agertu duen utzikeria".

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)