Lan-istripua
Deskargako ezbeharraren txostena 'bost aste barru' argitaratuko dute
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak istripua izan zuen ibilgailuaren matxuren berri izan ez zuela errepikatu du Larraitz Ugarte Azpiegitura diputatuak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Deskarga mendateko (Gipuzkoa) lanetan hil zen langilearen istripua argitzeko Osalan txosten bat egiten ari da. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura diputatuak gaur jakitera eman duenez, txostena "bost aste barru" argitaratuko dute.
Diputatuak agerraldia egin du gaur Batzar Nagusietan. UTE Lapatza enpresaren aurka neurririk hartuko ez dutela ohartarazi du Ugartek, Osalanen ikerketaren ondorioak jaso arte ez behintzat.
Aldundiak istripua izan zuen ibilgailuaren matxuren berri izan ez zuela errepikatu du Azpiegitura diputatuak. ELA sindikatuak ezbeharra gertatu baino sei egun lehenago salaketa aurkeztu zuen, baina "ordu extrak eta ordainketen arazoak" zituen hizpide, Ugartek azaldu duenez.