Elkarrizketa Euskadi Irratian
EAEko pymeei argindarraren faktura aztertzeko aholkuak emango dizkiete
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei argindarraren faktura aztertu eta egokitzeko aholkularitza emango die, Energia Erakundearen bitartez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei argindarraren faktura aztertu eta egokitzeko aholkularitza emango die, Energia Erakundearen bitartez.
Arantza Tapia Ekonomia eta Garapen sailburua enpresa handietako ordezkariekin bildu zen atzo arratsaldean, argindar sektorearen erreforma aztertzeko.
Alemanian eta Frantzian, industria babesteko zerga-salbuespenak egiten direla azpimarratu zuen sailburuak, eta dagoeneko Espainiako Industria ministroari mota horretako laguntzak eskatu dituela esan zuen. Tapia sailburuak argi utzi du Jaurlaritzak ezin duela zuzenean laguntzarik eman.
Ontziolen auziari buruz galdetuta, arloko enpresak Europak zer esango "zain" daudela agertu du Tapiak: "Ontziolak aurreko lan kargarekin daude, badakigu beste kontratu batzuk dituztela begi-bistan, baina isunen zenbatekoa jakin arte, zain daude". Hori gorabehera, ontziolen biziraupena "ziurtatuta" dagoela agertu du Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuak.
Krisi garai honetan, "lan eredu berri batera pasatu" behar dugula adierazi du Tapiak: "Langileak gehiago parte hartu behar du enpresan, kudeaketan inplikatu behar da. Enpresa sozialaren eredua hor dago, hor sakondu beharko genuke", agertu du elkarrizketan.