Itxi

2014an

Bizkaiko Aldundiak izoztu egingo ditu funtzionarioen soldatak

Erredakzioa

Unai Rementeriak, Bizkaiko Aldundiaren bozeramaileak, foru erakundeko funtzionarioen soldatak izoztu egingo direla esan du. Halaber, 2014ko aparteko ordainsariak aurreratu egingo direla adierazi du.

Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde foraleko funtzionarioen soldatak izoztu egingo ditu 2014an.

Unai Rementeriak, Bizkaiko Aldundiaren bozeramaileak, gobernu foralaren kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, foru erakundearen ustez, langilego publikoak  "esfortzu" handia egin du dagoeneko, eta neurri hori ez du gustukoa. Hala ere, Mariano Rajoyren agindua ezartzea saihesteko aukerarik ez dagoela adierazi du Rementeriak.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak egingo duen moduan, foru erakundeak 2014ko aparteko ordainsariak aurreratuko diela bere funtzionarioei esan du Aldundiko bozeramaileak. Hala, 2014ko ekaineko eta abenduko sariak urte horretako urtarrilean eta uztailean jasoko dituzte.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)