Itxi

Kongresuan

Montoro: 'Soldatak ez dira jaisten ari, pixkanaka igotzen baizik'

Erredakzioa

Krisiaren lehenengo urteetan soldatek nabarmen gora egin zutela esan du Montorok, eta igoera horrek "Espainian izan den lanpostu suntsiketa handiena" ekarri zuela azpimarratu du.

Cristobal Montoro. EiTB

"Soldatak ez dira jaisten ari, pixkanaka igotzen baizik", Cristobal Montoro Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak adierazi duenez. Gobernuak dituen azken datuen arabera, Espainiako soldatak gora egiten ari dira aurten, gutxi bada ere.

Cayo Lara Izquierda Unidako diputatuaren galdera bati erantzunez, Montorok adierazi du gauza bat soldatak jaisten ari direla esatea dela eta beste bat "igoera txikiak daudela esatea". "Moderazioa da zuk behar duzun hitza", esan dio Montorok Larari.

Bi termino horien arteko aldea azaltzeko prest agertu da Montoro. "Nahi duzunean azalduko dizut, eta, beharrezkoa baldin bada, arbel elektronikoa erabiliko dut", gaineratu du.

Krisiaren lehenengo urteetan soldatek gora egin zutela esan du Montorok, eta igoera horrek "Espainian izan den lanpostu suntsiketa handiena" ekarri zuela azpimarratu du.

Albisteak (3)