Itxi

Elkarrizketa

Fagorreko langile bat: 'Horrelako erabaki gogorrik ez genuen espero'

Eriz Lotina/eitb.com

"Merkatuak eraman gaitu egoera honetara, ez sistema kooperatibistak", adierazi du Imanol Bolinaga Fagor Etxetresnak enpresako langileak.

Argazkia: EFE

"Horrelako erabaki gogorrik ez genuen espero", adierazi du Imanol Bolinaga Fagor Etxetresnak konpainiako langileak. Langileen artean "kezka" dela nagusi azaldu du Bolinagak.

Bolinagak 30 urte baino gehiago eman ditu lanean kooperatiban. "MCCk 50 milioi euroko ekarpena egin behar zuela pentsatzen genuen", esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

"Nire kasuan beldurra ez da ikaragarria izan, hipotekarik ez dudalako eta ezkongabea naizelako, baina beste kasu batzuetan aurpegiek dena esaten zuten", gaineratu du.

Astelehenean langileak langabezian geratuko direla azaldu du Bolinagak, baina laguntza ez dela "sozietate anonimo batena bezalakoa" izango aurreratu du.

Kooperatibismoaren defentsa

"Merkatuak eraman gaitu egoera honetara, ez sistema kooperatibistak", nabarmendu du. "Ezinezkoa izan da, salmentek % 40 egin dute behera, izugarria da", esan du.

"Erakundeak nik uste baino sentsibilizatuagoak daude, azken finean euskal kooperatibismoaren bandera-ontzia da; Labe Garaiekin alderatu daiteke", azaldu du.

"Lantegiak likidezia eta material faltagatik ixten ari dira", deitoratu du. "Hornitzaileek ondorioak pairatuko dituzte", erantsi du.

Albisteak (4)